Otarrak
400 familiek baino gehiago, Urbiden konfiantza izan dute haien asteroko edota hamabostaldiko fruta eta barazki ekologikoen erosketa egiteko. Etxera edota lanera hurbiltzen diegu otarra eta elikagaien jatorrien inguruko informazioa ematen diegu.
Otar Itxia
Astero,
garaiko produktuekin otar bat proposatzen dizugu, honek 22 euro balio
du eta katalogoan dagoenarekiko 2 euroko beherapena dauka. Otar itxia
hartzera animatu nahi zaitugu baina beti aldatu ahal izango duzu.
Otar hau hautatuz gero, aurretik nekazariekin adostutako produktuak ateratzen laguntzen gaituzu.
Produktu hauek freskoagoak dira eta bere sasoirik onenean daude! Honetaz gain, norenak diren jakingo duzu eta ezagutzera etorri ahalko zara gure txangoren batera:
Txangoak
ASTEARTEA EKAINA 6
Salburua, El Pilar, Lakua-Arriaga, Coronación, Prado, Lakua, Alde Zaharra, Zabalgana eta Adurtza
ASTEAZKENA EKAINAK 7
Arkaiate, Salburua, Arana, Judizmendi, Frantzia kalea, Los Herran, Alde Zaharra, Ensantxe, Coronación, Unibertsitateak, Jundiz eta Adurtza
Dulantzi eta Agurain
OSTEGUNA EKAINAK 8
Lakua-Arriaga, Lakua, Zabalgana, Ariznabarra, Epaitegiak, Prado, Armentia, Unibertsitateak eta Adurtza
Nolakoa da Otarraren kontua?
Astero edo hamabost egunez behingo
Hautatu zure otarra astero edo bi asterik behin jaso nahi duzun. Tokiaren arabera, banaketa asteartetik ostiralera egiten dugu, hauek dira... Banaketa puntuak
Zure otarra moldatu
Aste batean otar itxia ez baduzu nahi, hurrengoa egin ahal izango duzu: EZEZTATU, HANDITU edo zure neurrira otar bat egin gure...Dendaren bitartez
Nola ordaintzen da?
Gure pabiloira otarra jasotzera bazatoz, eskuz edota txatelarekin ordaindu ahal izango duzu. Banaketa beste toki batean hartuz gero, zuk zeuk sartu ahal izango duzu dirua edota ordainketa helbideratu ahal izango duzu (komisiorik ez dugu kobratzen)
Fruta eta barazkietaz gain ze beste produktuak daude?
Kontserbak, pastak, arrozak, arrautzak, ogia, olioak, lakteoak, lekaleak, gozokiak, garbiketa-produktuak eta higiene pertsonala...
Eta oporretan banoa eta ezin badut jaso?
Ez dago arazorik, denboraz abisatuz gero, zure otarra ezeztatu ahal izango duzu behin edo tarte batez. Zure oporretatik edo zure bidaitik itzultzerakoan, zure otar ekologikoa berhartzeko abisatzen gaituzu.